XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Konparazio baterako, aizea ez da ikusten, baiña aizearekin bizi gera danok; eta gure anima, espirituzkoa nola dan, ezin dezakegu ikusi beste mundura joan artean; il artean alegia.

Beste munduan ikusiko degula, bizi gaitezen itxaropen orrekin. Ala bedi.

Orain idatzi dezadan, saio au bukatzeko, nere bizitzaz zertxobait: ni ta gure pamilian beartsu bizitu arren, neri ez didatela bein ere itz batean ere kontrako arrazoirik eman edo bueltatu.

Gauz guztietan obeditu didatela bizitzako gora-bera danetan, orain arte beintzat.

Ea emendik aurrera ere segitzen degun bide ortatik.

Nik, nere iritzi apalean, nere bizitza penosoa ta bastante luzea izan dala derizkiot.

Baiña askotan pentsatzen egoten naiz nerekiko: oso pitiña, uskeri bat bezela jotzen det mundu ontan igarotakoa, betikotasunarekin konparatuta.

Betiko atsedena lortzen badet, eta itxaropen orrek ez deidala utsegin, emengo gure bizitza oso laburra edo oso motxa dala nik pentsatzen det.

Baiña bizitza ori nola igaro bear degun, ori ondo pentsatu bearrezko gauza degula; mundu ontako denbora labur au nola eramaten degun.

Or dago betikotasunaren sustraia edo muiña.